Tecnalia Korporazio Teknologikoa 2001ean jaiotako aliantza estrategiko bat da. Gaur egun, hauek osatzen dute: AZTI-Tecnalia, NEIKER-Tecnalia eta TECNALIA Research & Innovation.

Aro berri bat

Zentro Teknologikoak

TECNALIA Research & Innovation

TECNALIA Research & Innovation-en baliorik handiena hau da: 1.500 aditu baino gehiago edukitzea ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginetan, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta enpresetan negozio-aukerak sortuz.

Irakurri gehiago →

NEIKER-Tecnalia

NEIKER Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Institutu Publikoa da, eta elikagaien sektoreari eta ingurumenari balioa ematen dien ezagutza eta zerbitzua sortzea du helburu. Era aktiboan laguntzen du Eusko Jaurlaritzako helburuak hedatzen, baita ingurunea ekonomikoki eta sozialki garatzen ere, haren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetuz.

Irakurri gehiago →

AZTI-Tecnalia

AZTI-Tecnalia zentro teknologikoa itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua da, arrantzaren eta elikaduraren sektoreen garapen sozialarekin eta ekonomikoarekin du konpromisoa, eta, aldi berean, itsasoko ingurumena eta baliabide naturalak aztertzen ditu garapen jasangarriaren testuinguruan.

Irakurri gehiago →
Proiektuak

Agrolcamanager

Software espezializatuko tresna informatiko berria AGROLCA manager proiektuaren esparruan garatuko da, nekazaritzako elikagaigintzako enpresa txiki zein ertainen iraunkortasuna bultzatzeko eta euren lehiakortasuna areagotzeko.

Irakurri gehiago →

Lorea

Itsas bazterra kudeatzeko tresna eraginkorra. Garatzen diren tresna espezifikoei esker kudeatzen da lehorretik nahiz itsasotik bertatik datorren poluzioaren eragina.

Irakurri gehiago →

K-Egokitzen

Badirudi klima-aldaketa ezinbestean iritsiko dela, eta energia-optimizazioa lagungarri izango da hura mantsotzeko.

Irakurri gehiago →