2014ko Deialdiaren Oinarriak

Tecnalia Kazetaritzako Sariaren VII.Edizioa

Lanen ezaugarriak

Modu honetara aurkeztu behar dira sari honetan parte hartzen duten lanak:

  • Inprimatutako lana: PDF fitxategian edo paperean (jatorrizko argitalpena).
  • Irratian egindako lana: audiorako esteka, edo fitxategi erantsia mp3 edo wav formatuan, edo CDan edo USBan grabatua.
  • Telebistan egindako lana: lbideorako esteka, edo CDan, DVDan edo USBan grabatua.
  • Interneten egindako lana: webgunerako edo lanerako esteka.
Hautagaiak

Aipatutako edozein modalitatetako kazetaritza-lanak 2013ko urtarrilaren 1a eta 2014ko maiatzaren 31 bitartean argitaratu, igorri edo zabaldu dituzten eta beren izenarekin edo izengoiti batekin sinatu duten profesionalak aurkez daitezke sari honetara, lana banaka zein taldean egina izan.

Hautagai bakoitzak bi lan aurkez ditzake, gehienez.

Europako Batasuneko edozein herrialdetako hizkuntza ofizialetan aurkez daitezke lanak, baina derrigorrezkoa da gaztelaniazko kopia bat bidaltzea.

Saria

16.000 euroko saria ematen da, eta lau kategoria hauek daude:

  • Inprimatutako baliabideak: 4.000 euroko saria.
  • Irratia: 4.000 euroko saria.
  • Telebista: 4.000 euroko saria.
  • Internet: 4.000 euroko saria.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, komenigarriak iruditzen zaizkion aipamen bereziak egin ditzake aurkeztutako lanei buruz, baina aipamen horiek ez dute sari ekonomikorik izango.

Sariak, lau kategoriatako bakoitzean, bakarrak eta zatikaezinak izango dira, nahiz eta taldean edo lankidetzan egindako lan bati edo programa edo idatzi berari buruzko hainbat lani eman saria.

Saria eskuratzen duen edozein komunikabide-profesionalek erakunde bat izenda dezake modu frogagarrian -hala nola bere kazetaritza-jarduera gauzatzen ari den komunikabide enpresa sariaren zenbateko ekonomikoaren onuradun zuzena izan dadin. Aurrekoa gorabehera, sariaren dibulgazio publikoari dagokionez, profesionalari edo profesionalei aitortuko zaie sariaren irabazle izatea.

Epaimahaia eta sariaren epaia ematea

Ikerketaren eta Berrikuntza Teknologikoaren Dibulgazioari buruzko 2014ko VII. TECNALIA Kazetaritza Saria emateko epaimahaikideak ikerketaren eta berrikuntza teknologikoaren arloan eta komunikabideen arloan izen handia duten pertsonak izango dira.

Epaimahaiak gehiengo soilez erabakiko du 2014ko VII. TECNALIA Kazetaritza Saria nori eman. Berdinketa badago, lehendakariaren kargua duen pertsonaren botoak erabakiko du.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta ezin da errekurtsorik jarri haren kontra.

Erabakia 2014ko abenduaren 31 baino lehenago emango da.

Sariak, berriz, epaimahaiaren erabakia ezagutzera emango den ekitaldian banatuko dira.

Aurkezteko epea eta era

Lanak aurkezteko epea 2014ko irailaren 30ean amaituko da.

Modu honetara aurkeztu behar dira sari honetan parte hartzen duten lanak:

  • Inprimatutako lana: PDF fitxategian edo paperean (jatorrizko argitalpena).
  • Irratian egindako lana: audiorako esteka, edo fitxategi erantsia mp3 edo wav formatuan, edo CDan edo USBan grabatua.
  • Telebistan egindako lana: lbideorako esteka, edo CDan, DVDan edo USBan grabatua.
  • Interneten egindako lana: webgunerako edo lanerako esteka.

PDFen, audioen eta esteken kasuan, eskatutako dokumentazioa posta elektronikoz bidali behar da helbide honetara: premio.periodismo@tecnalia.com

Jatorrizkoak paperean izanez gero edo grabazioak CDan, DVDan edo USBan izanez gero, eskatutako dokumentazioa posta ziurtatuz bidali behar da hona edo zuzenean aurkeztu behar da hemen:

TECNALIA Korporazio Teknologikoa
Bizkaiko Parke Teknologikoa
Geldo kalea, 700 Eraikina
48160 Derio (Bizkaia)
Telefono-zenbakia: + 34 94 404 14 44

Bidalketan, hauxe adierazi beharko da berariaz: “Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoa hedatzeko TECNALIA Kazetaritzako Saria”.

Behar den dokumentazioa

Parte-hartzaileek dokumentazio hau entregatu behar dute:

  • Sarira aurkezten den lan osoa, kategoria adieraziz.
  • Egilearen edo egileen izena(k) eta NANa(k).
  • Helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Curriculum Vitae laburra.
  • Aurkeztutako lanaren laburpena, eta argitaratu den hedabidearen datuak: hedabidearen izena, atala edo programa, orria edo ordutegia, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein datu.

Hautagai aurkezteak berekin dakar oso-osorik onartzea baldintza hauek eta epaimahaiaren erabakia. Ez dira itzuliko aurkezten diren lanak.

Eskubideak

TECNALIAk eskubidea du zabaltzeko, egilearen eta hedabidearen izena, eta argitalpen-, emisio- edo hedapen-data aipatuz; eskubidea du, halaber, TECNALIAk hautatutako lan bat dela gehienez ere sei hilabetez adierazteko, hartatik ustiapen ekonomikorik inola ere atera gabe.

Lanen jabetza egilearena edo egileena izango da, edo zabaldu zuen hedabidearena.

Oinarrien liburuxka jaitsi