Ikerkuntza eta Berrikuntza Teknologikoari buruzko VII. Kazetaritza Saria

Sariaren helburua da ikerketaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren ezagutza iritzi publikoan bultzatzen eta zabaltzen duten komunikabideetako (prentsa, irratia, telebista eta Interneteko) profesionalen lana sustatzea.

Gai hauei buruzko lanak aurkeztu dira:

1Garapen iraunkorra.

2Pertsonen osasuna eta bizitza-kalitatea.

3Baliabide naturalak zaintzea.

4Lehiakortasuna eta garapen teknologikoa.

5Gizarte digitalizatua.


2014ko Irabazleak

VII. Kazetaritza Sariak

Ikusi sari banaketaren sari banaketaren bideo laburpena eta VI. TECNALIA Kazetaritza Saria VII. TECNALIA Kazetaritza Sariaren argazki albuma.

 

Idatzizko Komunikabideen Kategoriako Saria

Elena de Arrieta Palacio andreari, “Nuevas tecnologías, la clave para redefinir la economía (Teknologia berriak, ekonomia birdefinitzeko gakoa) ” erreportajeagatik, Expansión ekonomiako egunkarian argitaratua 2013ko maiatzaren 16an.

Idazleak erakusten duenez, Espainia digitalizatzeak langabezia-tasa handia txikitzen, lanpostu kualifikatuagoak sortzen eta eraginkortasuna eta produktibitatea handitzen lagunduko luke.

Azaltzen du, halaber, I+Garekin, enpresen lehiakortasunarekin nahiz ekintzailetzarekin erlazionatutako alorretan nazioarteko erreferentzia diren sei herrialdek zer gako dituzten.

Epaimahaiak nabarmendu du oso erreportaje zaindua dela, ondo eratua eta oso interesgarria. Erraz irakurtzen da, eta balioa ekartzen die enpresetako irakurleei. I+G+Bak enpresen lehiakortasunean eta ekonomiaren eta gizartearen garapenean duen garrantzia azpimarratzen du.

Irrati-kategoriako saria

Manuel Hernández Hurtado, Manolo H.H., jaunari I+D+i para el cambio de modelo productivo (I+G+Ba ekoizpen-eredua aldatzeko) erreportajeagatik, RNEren España Vuelta y Vuelta programan emana 2013ko urriaren 24an.

Erreportajea TECNALIAren instalazioetan egin zen. Espainiak bere ekoizpen-eredua balio erantsi handiagoko ekoizpen-eredu lehiakorrago baterantz aldatzeko duen beharra da haren ardatza.

Programa beste toki batzuetara ere joan da, aldaketa horretan laguntzen duten arrakasta-kasuak ezagutarazteko: unibertsitateak (hala nola Carlos III), ikerketa-zentroak (adibidez, BTI, CSIC) eta enpresatara (esaterako, Elecnor).

Epaimahaiak nabarmendu du lortu duela ekoizpen-eredua aldatzeko I+G+Bak duen garrantzia gizarte osoari hurbiltzea, eta, gainera, formatu mugikorrari esker, berritzailea ez ezik, entretenigarria, zehatza eta hurbila ere badela.

Telebista-kategoriako saria

Elhuyari, Teknopolis programagatik, zeina astero ematen baita, euskaraz ETB1en eta gaztelaniaz ETB2n.

Teknopolis programak 15 urte bete ditu dagoeneko. Lehenengo emanalditik hona, euskal telebista publikoko bi kate nagusietan eutsi, finkatu eta sendotu da.

Beti zaindu ditu izena eta izateko arrazoia: zientzia eta teknologia dibulgatzea, ikerketaren eta garapenaren alorrean egiten den lana zorroztasun zientifikoz ezagutarazteko.

Epaimahaiaren ustez merezi du sari hau, zientzia eta teknologia euskal gizarteari hurbilduz egindako ibilbideagatik eta landutako gaiek kazetaritzaren ikuspegitik duten kalitateagatik.

Internet-kategoriako saria

Angelo Attanasio jaunari eta Jerónimo Giorgi jaunari, Derribando el muro digital (Horma digitala eraisten) erreportajeagatik, www.elperiodico.com webgunean 2014ko martxoaren 16an argitaratua.

Hiru erreportajez osatutako kazetaritza-proiektu bat da. Erreportaje bakoitzean, herrialde batean eten digitala murriztearen inguruko istorio sinboliko bat kontatzen da; hain zuzen ere, Indian, Uruguain eta Egipton.

Ordenagailu ideal baten bizi-zikloaren etapak dituzte ardatz istorio horiek: sorrera (hardwarea), aplikazioa (softwarea) eta heriotza eta birsortzea (birziklatzea).

Epaimahaiak bereziki balioetsi du hiru herrialdeetako teknologiaren alderdi gizatiarrenaren ikuspegia ematen duela lan honek eta oso formatu berritzaile eta erakargarria erabiltzen duela (hain zuzen ere, scrollytellinga).

Aipamen bereziak

Idatzizko komunikabideen kategoria

D. Antonio Villarreal jaunari, Vinos con I+D en la sangre (Odolean I+Ga duten ardoak) erreportajeagatik,Vocentoren Innova+ gehigarrian argitaratua 2013ko urriaren 30ean.

Produktuaren bikaintasuna lortzeko ikerketan xuhur jokatzen ez duten lau ardogile espainiarrek beren esperientzien berri ematen dute erreportaje honetan.

Orain dela mende batzuk, berrikuntzaren adibide nagusi bat izan zen mahatsa hartzitzeko legamiak erabiltzea eta, hala, ardoa egitea; gaur egun, punta-puntako teknologiak baliatzen dituzte ardogileek tradizioari bizirik eusteko.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, ondo idatzitako erreportaje bat da, izenburu egokia duena, eta bikain maketatua, eta, horregatik, oso erakargarria eta baliagarria da artikuluaren irakurketa.

Irrati-kategoria

D. Andrés Goñiri, “Robótica para la Sanidad (Osasungintzako robotika)”, Radio Euskadiko Graffiti programan emana 2014ko maiatzaren 7an.

Erreportaje honetan, euskal kooperatiben talde batek garatu duen sistema robotiko bat agertzen da; sistema horrekin, kimioterapia automatiza daiteke, eta, hala, minbiziaren aurkako borrokan pazienteek eta mediku espezialistek duten arriskua txikiagotu, besteak beste.

Orain dela hiru denboralditik hona, euskal industriaren eta enpresen balioa azaleratzeko asmoarekin egiten da asteroko saio hau, haien tamaina, sektorea edo munduan duten ezarpena dena dela.

Epaimahaiak azpimarratu duenez, Euskadin egiten diren gauzen eta berrikuntzaren eta teknologiaren bidez aberastasuna eta lanpostuak sortzen laguntzen duten proiektuen adibideak sistematikoki ezagutarazteko lanen adibide ona da.

Telebista-kategoria

Pilar Requena, Óscar Martínez, Jesús Paris eta Stella Rodríguezek osatzen duten lantaldeari, “Mujeres de la Luz (Argiaren emakumeak)”, erreportajeagatik, TVE La 2eko En portada programan emandakoa 2013ko urriaren 31n.

Programako lantaldea Indiara joan da, Barefoot College GKEaren lana ezagutzera (hots, literalki, Oinutsen Unibertsitatera); han, eguzki-ingeniari izateko trebatzen dituzte emakume landatarrak.

Indiako herrixka txiki eta urrun batean dago unibertsitate hori, eta, han, eguzki-panelen eta -baterien instalazio, mantentze-lan eta konponketaren inguruko trebakuntza ematen zaie emakume horiei, beren etxeetara energia eraman dezaten.

Epaimahaiaren ustez, erreportaje honek teknologiaren oso ikuspegi gizatiarra ematen du, eta trebakuntzak nahiz garapen teknologikoak ingurune landatarrenetan duten garrantziari buruz sentsibilizatzen du.

Internet-kategoria

Marta Palomo de Udaetari, “Cuerpos de impresión (Inpresio-gorputzak)”erreportajeagatik, www.agenciasinc.es webgunean argitaratua 2013ko apirilaren 4an.

Bihotzak, giltzurrunak edo gibelak nahieran fabrikatzetik urrun daude oraindik, baina zientzialariak etengabe ari dira organo eta ehunak (odol-hodiak, belarriak…) hiru dimentsioko inprimagailuekin erreproduzitzeko esperimentuak egiten.

Kasu honetan, Oxfordeko Unibertsitateko zientzialariek benetako ehun baten gisan jokatzen duen material bat inprimatzea lortu dute; estimuluei erantzuteko eta neuronek bezala komunikatzeko ahalmena du.

Epaimahaiak bereziki balioetsi du lan honek errazki hurbiltzen diola publiko orokorrari nazioarteko zientziaren eta teknologiaren alorrean oso garrantzitsuak diren albisteak eta lan horiek gizarteari egiten dioten ekarpena erakusten duela.


Epaimahaia

Enpresa, hezkuntza, teknologia eta kazetaritzaren alorretako zenbait jende ezagunek osatu dute VII. Sari honetako epaimahaia:

Presidentea

  • D. Pedro Luis Uriarte jauna, “Economía, Empresa, Estrategia” presidentea

Idazkaria

  • Joseba Jauregizar jauna, TECNALIAko zuzendari nagusia

Batzordekideak

  • Javier Ormazabal jauna, TECNALIAko lehendakaria.
  • José Mª Echarri jauna, TECNALIAko Korporazio Teknologikoko ohorezko lehendakaria.
  • Iñaki Goirizelaia jauna, EHUko errektorea.
  • Txema Villate jauna, Innobasqueko zuzendari nagusia.
  • Iñaki Aretxabaleta jauna, Vocento taldeko zuzendari nagusia.
  • José Ignacio Arrieta jauna, Ingenieritza Enpresen Euskadiko Elkarteko (AVIC) presidentea.
  • Antonio Calvo jauna, Komunikazio Zientifikoko Espainiako Elkarteko (AECC) presidentea.
  • D. Javier García de la Vega, Ekonomia Informazioko Kazetari Elkarteko Presidentea (APIE).
  • Dª. Elsa González, Espainiako Kazetarien Federazioko Presidentea (FAPE).

Kolaboratzaileak