I. Kazetaritza saria (2002)

2002ko irabazleak

I. Kazetaritza saria

Sariduna

Pedro Guillén Carranza,  “Irlanda; el tigre celta”, izeneko artikulu bikainagatik. Artikulua E.comm aldizkarian argitaratu zen, eta sariaren lema zorrotz adierazten du (“Ekonomia industrialetik gizarte digitalera”), eta dibulgazio zientifiko-teknikoaren ezaugarri guztiak ditu: entretenigarria da irakurle guztientzat eta edukietan aberatsa da irakurle teknikoagoentzat.

Accesita

Igor Galo Anza, “De los incunables al e-book” artikuluarengatik. Literatura Infantil y Juvenil aldizkarian argitaratu zen.

Álex Fernández Muerza, “Guía básica de sitios web sobre divulgación científica”, iblnews-en argitaratua.

Aipamen berezia

Alfontso Mujika eta Lontzo Sainz, “Teknopolis saioarengatik”. ETB1 (euskaraz) eta ETB2 (gaztelaniaz) telebista-kanaletan ematen da.

Mónica López, “1 mes después de los atentados” saio bereziarengatik. COMRadio irrati-kanalean eman zen (katalanez).

Epaimahaia

Sariaren epaimahaia enpresaren, hezkuntzaren, teknologiaren eta kazetaritzaren munduko izen handiko pertsonek osatzen dute:

Lehendakaria

  • D. José Manuel Alonso
    Bizkaiko Kazetarien Elkarteko presidentea (APB)

Idazkaria

  • D. Antonio Bardasco
    ROBOTIKER-Tecnaliako marketin-zuzendaria

Kideak

  • Manuel Calvo jauna, Kazetaritza Zientifikoko Elkarteko presidentea (AEPC).
  • Miguel Ormaetxea jauna, Informazio Ekonomikoko Kazetarien Elkarteko idazkaria (APIE).
  • José Ignacio Arrieta jauna, MBNren presidentea.
  • Jesús Ángel Bravo jauna, SOFTECeko zuzendari nagusia eta GAIAko presidentea.
  • Javier Muniozguren jauna, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolako zuzendaria.
  • José Antonio López Egaña jauna, ROBOTIKER-Tecnaliaren zuzendari nagusia.