II. Kazetaritza saria (2004)

2004ko irabazleak

II. Kazetaritza saria

Sariduna

Jorge Alcalde Lagranja jauna, “Los secretos del sonido” izenburuko lanagatik. MUY INTERESANTE aldizkarian argitaratu zen, eta sariaren lema (“Teknologia berriak, aurrerapenerako, ongizaterako eta jasangarritasunerako”) zorrotz betetzen du. Halaber, dibulgazio zientifiko-teknikoaren ezaugarri guztiak ditu: entretenigarria da irakurle guztientzat eta edukietan aberatsa da irakurle teknikoagoentzat.

Accesita

Esther Macías Casado andrea, “Cuando las máquinas hablan entre sí” lanagatik. COMPUTER WORLD aldizkarian argitaratu zen.

Alex Fernández Muerza jauna, “Sensores, ¿una nueva revolución tecnológica?” lanagatik. IBLNews-en bidez zabaldu zen (Internet).

Aipamen berezia

Eduardo Esteban Sanz Mulas jauna, “Minuto Tecnológico” lanagatik. Radio Nacional de Españan emandako saioa, iritzi publikoari berrikuntza teknologikoa sustatzen eta hedatzen etengabe lan egiteagatik.

Epaimahaia

Sariaren epaimahaia enpresaren, hezkuntzaren, teknologiaren eta kazetaritzaren munduko izen handiko pertsonek osatzen dute:

Lehendakaria

  • José Ángel Sánchez Asiaín jauna
    COTEC Fundazioaren presidentea

Idazkaria

  • Luis Irazabal jauna
    TECNALIA Korporazio Teknologikoaren zuzendari nagusia

Kideak

  • Javier Madariaga jauna, TECNALIA Korporazio Teknologikoko lehendakaria.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias jauna, EHUko errektorea.
  • José Bergareche jauna, Vocento taldeko presidenteordea eta kontseilari delegatua.
  • Manuel Calvo Hernando jauna, Kazetaritza Zientifikoko Elkarteko ohorezko presidentea (AEPC).
  • Xavier Gil Pecharromán jauna, Informazio Ekonomikoaren Espainiako Elkarteko idazkaria (APIE).
  • José Ignacio Arrieta jauna, MBNko presidentea.

Kolaboratzaileak