III. Kazetaritza saria (2006)

2006ko irabazleak

III. Kazetaritza saria

Sariduna

Roberto Sánchez jauna, “Tecnópolis” izenburuko saio bikainagatik. Canal Sur TV telebista-kanalean ematen da, eta sariaren lema (“Teknologia berriak, aurrerapenerako, ongizaterako eta jasangarritasunerako”) zorrotz betetzen du. Halaber, dibulgazio zientifiko-teknikoaren ezaugarri guztiak ditu: entretenigarria da irakurle guztientzat eta edukietan aberatsa da irakurle teknikoagoentzat.

Accesita

Beñat Kortabarria jauna, “Teknopolis” saioagatik. Elhuyar-ETBren bidez ematen da.

Carles Molina jauna, “I+D+i” lanagatik. 5 días egunkarian argitaratu zen lana.

Aipamen berezia

Abraham Alonso jauna, “El imperio de lo pequeño. Nanotecnología” lanagatik. Muy Interesante aldizkarian argitaratu zen lana, iritzi publikoari berrikuntza teknologikoa sustatzen eta hedatzen etengabe lan egiteagatik.

Epaimahaia

Sariaren epaimahaia enpresaren, hezkuntzaren, teknologiaren eta kazetaritzaren munduko izen handiko pertsonek osatzen dute:

Lehendakaria

  • José Ángel Sánchez Asiaín jauna
    COTEC Fundazioko presidentea

Idazkaria

  • Luis Irazabal jauna
    TECNALIA Korporazio Teknologikoaren zuzendari nagusia

Kideak

  • José Mª Echarri jauna, TECNALIA Korporazio Teknologikoko lehendakaria.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias jauna, EHUko errektorea.
  • Iñaki Aretxabaleta jauna, Vocento taldeko zuzendari nagusia.
  • Manuel Toharia jauna, Kazetaritza Zientifikoko Elkarteko ohorezko presidentea (AEPC).
  • Xavier Gil Pecharromán jauna, Informazio Ekonomikoaren Espainiako Elkarteko idazkaria (APIE).
  • José Ignacio Arrieta jauna, AVICko presidentea.

Kolaboratzaileak