IV. Kazetaritza saria (2008)

2008ko irabazleak

IV. Kazetaritza saria

Sariduna

Baltasar Montaño jauna, “¿Cuánto cuesta un kilowatio?… según como se produzca” erreportaje bikainagatik. El Mundo egunkariko igandetako ekonomiari buruzko Mercados gehigarrian argitaratutakoa, 2008ko urtarrilaren 20an.

– Erreportajean, elektrizitateak kontsumitzaileen etxeetara iritsi arte egiten duen ibilbidea aztertzen du; megawatten kostuak erakusten ditu, alderatuta, eta ekoizpen-moduak azaltzen ditu modu atsegin, dibulgatzaile eta grafikoan.

– Epaimahaiak nabarmendu duenez, Baltasar Montañoren lanak “zientziaren eta teknikaren dibulgazioaren ezaugarri guztiak betetzen ditu, atsegina da publiko orokorrarentzat, eta publikorik teknikoenarentzat, berriz, edukiz betea.

Accesita

Ignacio A. Castillo jauna, “Cerebros de la UMA” atalagatik. Atal hori astero argitaratzen da La Opinión de Málaga egunkarian. Atal horretan, Malagako Unibertsitateko sailetako ikerketa-taldeek egindako lanen emaitzen aplikazio praktikoak azaltzen dira.

Lontzo Sainz jauna, “Especial Multimedia sobre Cambio Climático” saioaren lan-taldearen ordezkari gisa. Saioa Euskal Irrati Telebistaren (www.eitb.com) informazio-kanalaren bidez eman zen.

Aipamen bereziak

Gonzalo Estefanía jauna, teknologiak itsuei nola laguntzen dien azaltzen duen erreportajeagatik. Punto Radio irrati-kanaleko Área Metropolitana saioan eman zen.

Arantza Lezamiz andrea, “Apuntes de Ciencia” irratsaioarengatik. COPE Bilbao irrati-kanaleko “La mañana en Bizkaia” saioan emandakoa. 15 minutuko asteroko saio horretan, Euskadin egiten den ikerketa eta berrikuntzako lanen berri ematen da.

Epaimahaia

Sariaren epaimahaia enpresaren, hezkuntzaren, teknologiaren eta kazetaritzaren munduko izen handiko pertsonek osatzen dute:

Lehendakaria

  • José Ángel Sánchez Asiaín jauna
    COTEC Fundazioako presidentea

Idazkaria

  • Joseba Jauregizar jauna
    TECNALIA Corporación Tecnológicaren zuzendari nagusia

Kideak

  • José Mª Echarri jauna, TECNALIAko lehendakaria.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias jauna, EHUko errektorea.
  • Iñaki Aretxabaleta jauna, Vocento taldearen zuzendari nagusia.
  • Juan Tena jauna, Komunikazio Zientifikoko Espainiako Elkarteko idazkari nagusia (AECC).
  • Xavier Gil Pecharromán jauna, Informazio Ekonomikoaren Espainiako Elkarteko idazkaria (APIE).
  • José Ignacio Arrieta jauna, AVICren presidentea.
  • Txema Villate jauna, Innobasqueren zuzendari nagusia.

Kolaboratzaileak

TECNALIA IV. Kazetaritza sariak Eusko Jaurlaritzaren HEDATU Programaren laguntza izan zuen. 

Estanda Fundiciones

Zementu, automobilgintza, tren eta obra publikoen sektoreei zuzendutako kalitateko irtenbideak.

FYM Italcementi Group

Italcementi Group munduko bosgarren zementu-ekoizlea da, eta Mediterraneoko eremuko enpresa nagusia.

Iberdrola

Iberdrola

Nazioarteko energia konpainia.

Ingeteam

Ikerketa eta garapena industriaren eta energiaren sektoreentzat.