V. Kazetaritza saria (2010)

Sariaren helburua da ikerketaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren ezagutza iritzi publikoan bultzatzen eta zabaltzen duten komunikabideetako (prentsa, irratia, telebista eta Interneteko) profesionalen lana sustatzea.

Gai hauei buruzko lanak aurkeztu dira:

1Berrikuntzaren adibideak prozesuetan eta/edo produktuetan.

2Garapenerako, ongizaterako eta jasangarritasunerako teknologia berriak.

3Lehiakortasuna, teknologia eta lankidetza-sareak.


2010eko irabazleak

V. Kazetaritza saria

Idatzizko Komunikabideen Kategoriako Saria

María Pilar Perla andrea eta Francisco Javier Mateos jauna, “Año Europeo de la Creatividad y la Innovación. Bienvenidos a un Jardín de ideas” izeneko erreportajearengatik. Erreportajea Heraldo de Aragón egunkariaren Tercer Milenio zientzia-gehigarrian argitaratu zen 2009ko martxoaren 10ean.

Artikulu horretan, galdera berritzaile honen erantzuna garatzen da: haur baten ideia batek inspiratu ote dezake I+G linea bat? Erantzunaren abiapuntua da aparteko ideia horren haziak zientzialari, hezitzaile, dibulgatzaile eta teknologo ausart eta sortzaileen lorategira heltzen badira etorkizuneko produktu izan daitezkeen moldaketak ernetzen hasten direla haurraren ideiatik.

Epaimahaiak, epaia ematean, nabarmendu du “artikuluak izaera berritzailea duela, eta ekarpen bereizgarria egiten duela ebaluatutako gainerako lanen aurrean, aldi berean, irakurleentzat atsegina izanik”.

Irrati eta Telebistako Kategoriako Saria

José Manuel Albelda jaunak, Mercedes Vivanco andreak, José Frutos jaunak eta Virginia Moreno andreak osatutako taldea, “Un cuerpo de repuesto” izeneko erreportaje bikainagatik. TELEMADRID telebista-kanaleko Treinta Minutos saioan eman zen, 2010eko maiatzaren 17an.

“Un cuerpo de repuesto” erreportajeak medikuntzaren, transplanteen ikerketaren eta protesien zientziaren mugarri nagusien historia aztertzen du: aurpegia transplantatu zaien lehen pazientetatik hasi, eta azkenekoraino, Sevillako Rafaelenganaino, hain zuzen.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, “zientziaren eta teknikaren dibulgazioaren ezaugarri guztiak betetzen ditu, atsegina da publiko orokorrarentzat, eta publikorik teknikoenarentzat, berriz, edukiz betea; gainera, guztiz moldatua dago telebistaren formatura”.

Internet Kategoriako Saria

D. Jordi Aguilera jaunak, Antonio Novella jaunak eta Rubén García jaunak osatutako taldeari, “Espai Internet” blog bikainagatik. Bloga 3cat24.cat berrien atarian dago (Ikus-entzunezkoen Kataluniako Korporazioaren ataria da).

2007ko apirilean jarri zen martxan Espai Internet, webguneei, blogei eta, oro har, sarearen unibertsoari buruzko asteroko gomendioak emanez. Blogaren izaera dela eta, ikusle/erabiltzaile guztien aholku-eskeak, kritikak, iritziak eta ekarpenak jasotzen ditu, eta, horiek ematen dituzten ikuspegi ezberdinei esker, atala aberastu egiten da, eta etengabeko feedback-a du haiekin. Hala, gai berriak, esteka berriak eta informazio hobea sortzen dira.

Epaimahaiak bereziki aintzatetsi du “lan horrek erakusten duela komunikabide tradizionalak bereizten dituzten hesiak apurtuz doazela, eta konbergentzia teknologikorantz egiteko joera areagotu egiten dela, Internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuta”.

Aipamen bereziak

Aloña Velasco andrea, “Ciencia y Universidad”, atalaren zuzendaria eta aurkezlea. A vivir que son dos días Euskadi saioan ematen da atal hori, eta saioa larunbat eta igandetan ematen da, 12:00etatik 14:00etara bitartean, SER irrati-kanalean.

Félix Ares jauna, onostiako Zientziaren KutxaGuneko zientzia-aholkularia eta ikertzailea, eta aurretik aipatutako “Ciencia y Universidad” ataleko kolaboratzailea.

Epaimahaiaren ustez, modu didaktikoan eta masa-komunikabide batera (irratira) egokitutako hizkuntza erabiliz Euskadiko ikerketaren berri emateak nabarmentzen du lan hori.


Epaimahaia

Sariaren epaimahaia enpresaren, hezkuntzaren, teknologiaren eta kazetaritzaren munduko izen handiko pertsonek osatzen dute:

Lehendakaria

  • José Ángel Sánchez Asiaín jauna
    COTEC Fundazio presidentea

Idazkaria

  • Joseba Jauregizar  jauna
    TECNALIAren zuzendari nagusia

Kideak

  • José Mª Echarri jauna, TECNALIA Korporazio Teknologikoko lehendakaria.
  • Iñaki Goirizelaia jauna, EHUko errektorea.
  • Txema Villate jauna, Innobasqueren zuzendari nagusia.
  • Iñaki Aretxabaleta jauna, Vocento Taldeko Eskualdeko Komunikabideen zuzendari nagusia.
  • José Ignacio Arrieta jauna, Ingeniaritza Enpresen Euskadiko Elkarteko presidentea (AVIC).
  • Antonio Calvo jauna, Komunikazio Zientifikoko Espainiako Elkarteko presidentea (AECC).
  • Ángel Boixados jauna, Informazio Ekonomikoaren Espainiako Elkarteko presidentea (APIE).
  • Jesús del Río jauna, Lineako Komunikabideen Espainiako Elkarteko presidentea (MediosON).

Kolaboratzaileak

Batz

Hainbat produktu-motaren ekoizlea, automobilgintzarako trokelen ekoizpenean espezializatua. 

Eptisa

Ingeniaritza, aholkularitza eta teknologiako nazioarteko konpainia, 2.000 profesional baino gehiago dituena.

Estanda Fundiciones

Zementu, automobilgintza, tren eta obra publikoen sektoreei zuzendutako kalitateko irtenbideak.

FYM Italcementi Group

Italcementi Group munduko bosgarren zementu-ekoizlea da, eta Mediterraneoko eremuko enpresa nagusia.

Ingeteam

Ikerketa eta garapena industriaren eta energiaren sektoreentzat.