Software espezializatuko tresna informatiko berria AGROLCA manager proiektuaren esparruan garatuko da, nekazaritzako elikagaigintzako enpresa txiki zein ertainen iraunkortasuna bultzatzeko
eta euren lehiakortasuna areagotzeko.
Ingurumen-arloko software horri esker, lehen sektoreko enpresek euren produktuen bizi-zikloa aztertu ahal izango dute, produktua diseinatzean eta egitean erabilitako baliabideen kudeaketa hobetzeko eta hondakinen sorrera murrizteko.
Bestetik, ekimenaren arabera, funtsezkoa izango da produktuen karbono-aztarnaren jarraipena ezarri ahal izatea eta nekazaritzako lurzoruaren osasuna hobetzen laguntzea. Bizi-zikloa aztertzeko orduan, AGROLCA manager tresnak produktuaren balio-kateko fase guztiak kontrolatuko ditu, eta ingurumenaren gaineko ustezko eraginen estimazioa egingo du. Horrela, bada, murrizteko estrategiak diseinatu ahal izango dira. Softwareak aztertzen dituen elementuak sarreratzat eta irteeratzat hartuko dira.

Proiektuaren garapena eta emaitzen aurrerakuntzak web guneren bidez jarrai daitezke http://www.agrolcamanager.com

ZENTRO teknologikoa: NEIKER-Tecnalia
ARLOA: Ingurumena eta Baliabide Naturalak

Erlazionatutako sarrerak