AZTI-Tecnalia

AZTI-Tecnalia zentro teknologikoa itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua da, arrantzaren eta elikaduraren sektoreen garapen sozialarekin eta ekonomikoarekin du konpromisoa, eta, aldi berean, itsasoko ingurumena eta baliabide naturalak aztertzen ditu garapen jasangarriaren testuinguruan.

AZTI-Tecnaliak gizartean duen inplikazio aktiboa nabarmena da haren xedean, “garapen ekonomikoa eta soziala sortzeko etengabeko konpromisoarekin”. Guztiontzat aurrerapena eta ongizatea bilatzeko helburua du, balioa sortuz ikerketa zientifikoaren eta teknologikoaren bidez. Hala, AZTI-Tecnalian inbertitzen den euro bakoitzeko, gizarteak hamabost euro jasotzen ditu elkarlanean diharduen enpresa eta erakundeetan ezarritako proiektuek sortutako onuretatik.

1981etik, enpresetako, erakundeetako eta administrazio publikoetako bezero asko ditu AZTI-Tecnaliak, eta haientzat egiten ditu ezagutza sortzera bideratutako ikerketa-proiektuak, baita merkatura begira egindako produktu eta zerbitzu teknologikoak ere, ideiak bezeroarentzako balio bihurtzen dituztenak. Horretarako, diziplina anitzeko talde oso espezializatua du, 200 pertsona baino gehiagok osatzen dutena.

AZTI-Tecnaliaren egoitzak

Sukarrieta
Txatxarramendi ugartea z/g
48395 Sukarrieta (Bizkaia)
Tel +34 94 657 40 00

Pasaia
Herrera Kaia, Portualdea z/g
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel +34 94 657 40 00

Derio
Astondo Bidea, 609 Eraikina – Bizkaiko Parke Teknologikoa
48160 Derio (Bizkaia)
Tel +34 94 657 40 00

 

Erlazionatutako sarrerak