Mikroalgen bitartez lortzen diren biomolekulak

Zenbait biomolekula jakin lortzeko erabiltzen diren animalia nahiz landareak desagertzeko arriskuan daude naturan. Hori dela eta, bioprodukziorako ordezko sistemak erabiltzen dira, mikroalgak esaterako, eta haien metabolismo sekundarioak ustiatzen dira.

Organismo haien egoera fisiologikoaren zantzuak eskaintzen dituzten aldagaiak zaindu eta kontrolatzen dira haiek dinamikoki hazteko tekniketan, aldagai horiek definitzen baitute biomolekulen produkzioa. Hazkuntzaren kondizioen araberakoa ez ezik, konposatu horien biosintesia gene-espresioak erregulatzen duen zidor metabolikoko entzima jakin batzuen araberakoa ere bada. Horregatik, interesatzen zaizkigun molekulak ugariago produzitzeko, zidor biosintetikoan alterazio kontrolatuak eragiten dituzten gene jakin batzuen erregulazioan jarduten da.

ZENTRO teknologikoa: NEIKER-Tecnalia
ARLOA: Nekazaritza Berrikuntza

 

Erlazionatutako sarrerak