NEIKER-Tecnalia

NEIKER Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Institutu Publikoa da, eta elikagaien sektoreari eta ingurumenari balioa ematen dien ezagutza eta zerbitzua sortzea du helburu. Era aktiboan laguntzen du Eusko Jaurlaritzako helburuak hedatzen, baita ingurunea ekonomikoki eta sozialki garatzen ere, haren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetuz.

NEIKER-Tecnalian gure bezeroekiko konpromisoa dugu, nekazaritza-ekoizpeneko sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eta ustiapenen kudeaketa-teknologia berriak garatzeko eta aplikatzeko. Betiere, nekazaritza eta elikaduraren eraldaketa-industriaren, marka duten produktuen eta kontsumitzaileen kalitate-betebeharrak betez, eta mehatxu biologikoei, ekoizpen-sistemari berari eta populazioari erantzuten dion azpiegitura teknologikoa eraikiz.

180 pertsona baino gehiagoren lanari esker, I+G proiektuak garatzen ditugu, laborategi-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen gama zabal bat eskaintzen dugu, eta transferentzia- eta trebakuntza-ekintzak egiten ditugu. Goi-teknologiako baliabide eta azpiegiturak ditugu, baita kualifikazio goreneko langileak ere.

Teknologia transferitzen dugu, ez soilik gure ezagutza zientifikoa handitzen laguntzen diguten I+G proiektuak eginez, baita ikerketa horren emaitzak ustiatuz ere. Horretarako, bi tresna nagusi erabiltzen ditugu: Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEBak) sortzea eta Jabetza Industriala kudeatzea.

NEIKER-Tecnaliaren egoitzak

Arkauteko Zentroa
Arkauteko Nekazaritza eta Elikadura Campusa. 46 posta-kutxa.
E-01080. Gasteiz (ARABA)
Tel +34 94 512 13 13
Faxa +34 94 528 14 22

Derioko Zentroa
Zamudioko Parke Teknologikoa
812 partzela. Berreaga kalea 1.
E-48160. Derio (BIZKAIA)
Tel +34 94 403 43 00
Faxa +34 94 403 43 10


Erlazionatutako sarrerak