Tecnaliak zenbait proiektu garatzen ditu teknologiaren bidez enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Kasu honetan, Clusterrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, adimen estrategikoko sistema bat garatu du Tecnaliak; enpresen lehiakortasuna bultzatzen du, barne-berrikuntzaren bidez. Laguntza-programa honek bezero bakoitzaren behar teknologikoak aztertzen, aurreikusten eta identifikatzen ditu, eta negozio-aukerak bilatzen laguntzen du.
ZENTRO teknologikoa: Tecnalia Research & Innovation
ARLOA: Berrikuntza Estrategiak