Tecnalia Korporazio Teknologikoa

Zentro teknologikoen arteko aliantza estrategikoa.

2001ean sortu zen, eta, gaur egun, hauek osatzen dute: AZTI-Tecnalia, NEIKER-Tecnalia eta TECNALIA Research & Innovation.

Korporazio Teknologikoa 2001ean sortu zen, ingurune ekonomiko eta sozialaren garapenari laguntzeko helburuarekin, horretarako berrikuntza teknologikoa erabiliz eta sustatuz, ikerketa nazioarteko esparruan garatzearen eta zabaltzearen bidez.

Itun estrategiko hori Inasmet, Labein eta Robotiker taldeen ekimena izan zen. Haien apustua zen ahaleginak batzea, talde handiagoa izan eta merkatuan lehiakortasun-maila gorenak lortzeko aukera izateko. Helburuak hauek ziren:

  • Lehiatzeko masa kritikoa;
  • Espezializazioa merkatuan eta teknologian;
  • Teknologia-bikaintasuna;
  • Proiektu integratuak eta diziplina anitzekoak;
  • Bezeroari balioa ematea, haien enpresa-emaitzetan eta gizartearen ongizatean islatzeko.

Ekimen hura erakargarria izan zen, halaber, inguruko beste teknologia-zentro batzuentzat, eta pixkanaka kide berriak bildu ziren Korporaziora. Gaur egun, hiru bazkidek osatzen dute: Azti, Neiker eta Tecnalia Research & Innovation.