Tecnalia Nazioartean

Tecnalia Korporazio Teknologikoa mundu osoan zabalduta dago.

Tecnaliaren jarduera abangoardiakoa izanik, bere jardunean jartzen duen bokazioa globala da. Beste era batera balitz, ez luke zentzurik izango. Globala da, abangoardia teknologiko izateko helburua duten produktuak eta zerbitzuak garatzen dituelako. Globala da, munduko edozein tokitan saltzeko eta industrializatzeko helburua duten produktuak garatzen dituelako. Globala da, zientziak munduko edozein tokitan garatzen duenaz elikatzen delako. Globala da, talentua berariaz erakarri nahi duelako, dagoen tokian dagoela. Globala da, ezagutza trukatzeko eta lankidetzan aritzeko prest dauden ezagutza-taldeetako kide izan nahi duelako..

Hala ziurtatzen dugu gure bezeroek eta bazkideek atzerrian dituzten zerbitzu teknologikoko eta trebakuntzako premiei erantzuteko prest gaudela.

Tecnalia Korporazio Teknologikoa Europako I+Gko politikak erabakitzen diren zentroetan dago:

  • Join Institue for Innovation Policy (TNO, VTT, Joanneum Research eta TECNALIA).
  • I+G aplikatuan jarduten duten enpresa eta elkarte nagusiak barne hartzen dituen EARTO Europako elkartearen Batzorde Exekutiboko kidea da.
  • EARTOko erakunde garrantzitsuenak biltzen dituen EUROTECH talde ospetsuko kidea ere bada.
  • Europako 22 plataforma teknologikotan dago; haietatik bederatzitan, Steering Board-eko kide da. Halaber, Europako beste 10 ekimen garrantzitsutan parte hartzen du.