Tecnalia datutan

Zenbakiak kontuan hartzen jakitearen emaitza.

Tecnalia Korporazio Teknologikoan badakigu korporazio eta gizarte moduan dugun erronka aukera bat ere badela.

Egungo testuinguru ekonomikoan, berrikuntzaren alde egitea faktore estrategiko bat da, eta horretan jarri dugu gure ahalegin guztia. Hori dela eta, ez dugu utzi nahi ezer zortearen esku, eta hori nabarmen geratzen da urtero hemen aurkezten ditugun zenbatekoetan. Gure lantaldeak dena ematen du lanean murgilduta, eta haren konpromisoaren eta gogoaren isla argia da zenbateko-multzo hori guztia; horrela, banakako ahalegin horiek guztiak batuta lortzen dugu urteroko gure emaitza, hots, etengabeko hobekuntza izatea datuetan, zeinak gure erakundearen bermea baitira.

Kalkuluak egiten ditugun bakoitzean, pozez ikusten dugu Korporazioaren zifrak hobetuz doazela, eta horrek agerian uzten du gure erakundearen lehiakortasun handia eta egoera ona. Eta hori, zorionez, ez dago zortearen baitan.

  • 125,5 Milioi Euro fakturatu dira 2014an.
  • 30 Patente eskatu dira 2014an.
  • 2 OTEB sustatu dira 2014an.
  • 1.845 Langile: haietatik 331 doktoreak dira.
  • 5.100 Bezero azken lau urteetan.